1
Oñatiko energia berriztagarrien merkaturatzailea sortzea
Udalak gaur egun duen enpresa merkaturatzailea (MERKAOÑA, S.L.) agente bat besterik ez da CHC enpresaren menpe dagoena eta berak kudeatzen duena. Helburua da, udalaren jabe den enpresa aprobetxatuz %100-ean berak kudeatzea energiaren merkaturatzea eta herritarrei argindar eta gas fakturak arindu eta justuagoak lortzea.
2
Aholkularitza bulegoa martxan jartzea
Energiaren arazoak direla eta herritarrek izan ohi dituzten argindar eta gas faktura eta bestelakoen duda eta azalpenak argitzeko bulegoa martxan jartzea.
3
Energia berriztagarrien sorkuntza areagotzea
Udalak ingurugiroan ahalik eta inpaktu txikiena izango duen proiektua martxan jarri nahi du. Horretarako udalak, Oñatiko ur-jauziak enpresak urtean ekoizten dituen 16GWh erabili ditzake eta osagarri izango liratekeen proiektu ezberdinak baliatuz herriko etxebizitzen kontsumoa arintzea.
4
Auditoretza energetikoak eraikin publikoetan
Udalak dituen eraikuntza publikoen energia aztertu eta eraginkortasunean sakondu auditoria bidez eta argindarra aurrezteko ekintza planak bultzatu.
5
Autokontsumorako eguzki plakak eraikin publikoetan
Kiroldegiak duen energia kontsumo handiari aurre egiteko, kantxa berdeko teilatuan plaka fotovoltaikoak jartzeko proiektua.
6
Lankidetzan oinarritutako iraunkortasun sarea osatzea
Oñati inguruko beste eragileekin batera (Mankomunitatea, Debagoiena 2030…) elkarlanean aritzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
7
Kale argiteria publikoaren diagnostikoa
Kale argiteri publiko osoa aztertu eta diagnostiko bat egin. Ondoren eraginkorragoak izan daitezkeen ekintzak aztertu, LED teknologiadun lanparak jartzea adibidez.
8
Kotxe elektrikoentzko karga-lekuak
Mugikortasun iraunkorrerako bidean urratsak ematen joateko, auzoz-auzo, modu progresibo batean karga-lekuak ipintzea da helburu.