ARGINDAR KONTSUMO ETA POTENTZIAK AZTERTZEKO
DATADIS zure argindarraren datuak eskuratzeko web-orri bat da, komerziatzailearekin loturarik ez duena. Hau da, ohiko kasua izaten da komerziatzailearen web orrian sartzea datuak eskuratzeko, alaber, DATADIS-ek aukera ezberdinak eskaintzen ditu datu horiek aztertzeko. Horrela, kontsumo, potentzi… informazioa hobeto ulertzeko aukera ematen duelarik.
DATADIS web-orrian sartu jarraian agertzen den esteka sakatuz https://datadis.es/home
WEB-ORRIAN IZEN EMATEKO URRATSAK
1. ERREGISTROAN KLIKATU ETA ALTA PROZESUA BETE
2. NORBANAKO EDO AUTONOMO MODUA AUKERATU
3. DATU PERTSONALAK BETE
4. IDENTITATEA BALIOZTATU
Identitatea balioztatzeko bi aukera ezberdin daude. Batetik, nortasun agiria (NAN) erabiliz egitea eta, bestetik, ziurtagiri digital bidez.
Nortasun agiri bitartez:
N.A.N. dokumentuaren argazkia atera aurrealde eta atzealdetik, eta goiko irudian azaldu bezala, argazkiak dagozkien kuadroan ezarri (xaguaren bitartez irudiak arrastatuz, edo gordetako fitxategia aukeratuz).
Ondoren, prozesuarekin jarraitu eta erabilera baldintzak onartu:
Ziurtagiri digitalaren bitartez:
Ziurtagiri digitalarekin alta eman eta erabilera baldintzak onartu: