BONO SOZIAL ELEKTRIKOA
Bono sozial elektrikoa, argindar fakturan ezartzen den deskontu bat da, baldintza batzuk betetzen dituzten herritarrentzat.
Baldintza horiek honakoak direlarik: https://www.bonosocial.gob.es/#inicio
- Kontsumitzaile txikien borondatezko preziozko (PVPC) kontratua izatea ohiko etxebizitzan.
- Kalteberetasun egoeran dauden herritarrak.
- Bazterkeria egoera jasan dezaketen herritarrak
- COVID19aren ondorioz kaltetutako herritarrak
BONO SOZIAL TERMIKOA
Gobernuak eskaintzen duen laguntza ekonomiko bat da, bono sozial elektrikoa duten herritarren osagarri. Kokapen geografikoaren arabera ematen da eta kasu honetan, Oñati, Debagoieneko eskualdean kokatzen denez, bere eremuari dagokion diru-laguntza jasoko da.
Bono sozial termikoa eskatzeko bete-beharreko baldintzak:
Bono sozial termikoa eskatzeko bi baldintza bete behar dira. Alde batetik, PVPC kontratua eduki eta bestetik bono sozial elektrikoa izatea. Gainera, kasu honetan bono sozial termikoa ez da eskatu behar, aurreko baldintzak betetzen dituztenei zuzenean igortzen zaie.
KALTEBERATASUN EGOERAKO PERTSONAK
Udalak eskaintzen duen gizarte zerbitzuen bulegoan kontsulta daiteke informazioa.