DATADIS NOLA ERABILI

Datadis, elektrizitate kontsumoa eta maximetroak (hilean erabilitako potentzia maximoa) ezagutzeko doako plataforma bat da.

Bertan, erabiltzaile bakoitzak, bere izenean dauden enpresa merkaturatzaile desberdinen hornidura puntu guztien elektrizitate kontsumoak aztertu ditzake.

Hemen aipatzen dira, datu hauek ezagutzeko jarraitu behar diren pausoak:

WEB-ORRIALDEAN SARTU

https://datadis.es/

EREMU PRIBATUAN, ERREGISTRATU, ALTA EMANEZ

Ikusi Erregistro prozesurako gida

ERREGISTRATUTA, ARGINDARRAREN INGURUKO DATU EZBERDINAK AZTERTU!
Nire profila

Bertan, erabiltzaile bakoitzaren datu pertsonalak eta baimenak adierazten dira. Datu pertsonalak aldatzeko aukera duzu orrialdean.

Nire hornigaiak

Erabiltzaile bakoitzaren izenean dauden argi horniketa kontratu guztiak azaltzen dira. Bezero bakoitzak, enpresa merkaturatzaile desberdinekin izan ditzake kontratatuta horniketa desberdinak. Plataforma honetan guztiak jasoko dira.

Grafikoan sakatuz, energía kontsumoa, gehienezko potentzia eta kontratuak ikusten dira:

Energia kontsumoa

Bertan, egunero, asteko, hileko eta urteko energia kontsumoa ikus daiteke. Tarifa eremu bakoitza, kolore desberdin batetan adierazten da (P1, P2 eta P3).

CSV; JSON eta XML formatuan egin daiteke datu hauen deskargak.

Gehienezko potentzia

Atal honetan, kontagailuak neurtzen duen hileko potentzia maximoa egiaztatu daiteke.

Aurreko kasuan bezala, informazioa deskarga daiteke.

Kontratuak

Kontratuaren datuak (kontratazio epea eta CUPS-a), horniketaren kokapena eta horniketaren datu teknikoak azaltzen dira atal honetan.

Datu teknikoen artean, kontratatutako potentzia ageri da. Potentzia hau, azken urteetako gehienezko potentziekin konparatzea komeni zaigu. Horrela kontratatutako potentzia, gutxi gorabehera benetan erabiltzen dugun potentziarekin bat datorrela egiaztatu dezakegu.

CSV; JSON eta XML formatuan deskarga egiteko aukera ematen du baita.

Energía kontsumoa, gehienezko potentzia eta kontratuen datuen deskargak, banan banan egin beharrean, modu masibo batetan jaitsi daitezke.

Honetarako “Nire hornigaiak” atalean, geziaren irudia sakatzen dugu:

Atal honetan deskargatzea nahi ditugun datuak aukeratu behar dira. Sistemak ondorengo aukerak ematen dizkigu:

  • Datu motak: kontsumoak, gehienezko potentziak eta kontratuaren datuak. Denak batera aukeratu daitezke baita.
  • Esportaziorako dokumentuaren formatua: CSV, XML edo JSON
  • Epea: data tartea aukeratu

Ondoren, “Prestatu deskarga” sakatu.

Deskarga prestatzen dagoela jakinaraziko digu sistemak mezu baten bitartez (bolumena dela eta baliteke deskargak minutu batzuk behar izatea).

Dokumentua erabilgarri noiz egongo den jakinaraziko digu plataformak, e-mail baten bidez.

Ondoren azaldutako e-maila jasoko dugu deskarga prest dagoenean:

E-maila jasotzerakoan, deskarga zentroko estatuan, dokumentuak eskuragarri moduan azalduko dira.

“Deskargatu” estekan sakatuko dugu.

Dokumentua prest egongo legoke modu errez baten ikusteko eta gordetzeko, hautatutako datu guztiekin.