ARGINDARRA

FAKTURAK ULERTZEKO GIDA

ORDAINTZEN DENA

Argindarraren fakturan hainbat gauza ezberdin ordaintzen dira. Batetik, kontratatutako potentzia, kW bakoitzeko ordaintzen delarik, bestetik, kontsumitutako energia kopurua, argindarraren zerga, BEZa (fakturaren azken prezioaren %10) eta kontagailuaren alokairuak osatzen dute fakturaren kopuru totala.

Energiaren banaketa eta garraioa mantentzeko, gobernuak, bidesari bat ordainarazten digu, potentzia eta ordutegiaren banaketaren arabera. Horrez gain, energiaren gaineko zerga, argindarra duten pertsona guztiek ordaindu beharreko zerga da.


Hala ere, kontratua merkatu librekoa bada, beste hainbat gehigarri ordaindu daitezke.

ZENBATERO ORDAINTZEN DUT?

Kontratu motaren arabera, argindarra ordaintzen den epealdia desberdina izan daiteke, hilabete bat edo bikoa izanik. Iraupen tartea aztertzea garrantzitsua da, beste baztuekin alderaketan egiten hasi eta sorpresarik ez izateko.

INSTALAZIOAREN IDENTIFIKAZIO ZENBAKIA

CUPS izeneko zenbakia da eta beti berdina izango da kontratua edo komertzializatzailez aldatuta ere. ES letrez hasi, 16 zenbaki ondoren eta 2 letrez amaitzen da. Edozein arazo izanez gero hornitzailearekin harremanetan jartzeko erabili ohi da.

NOLA KALKULATU POTENTZIAREN GASTUA

Argindarra erabili ez arren, berdin-berdin ordaintzen den gastua da energia etxera iristegatik. Etxe, negozio edota gailuen erabileraren araberakoa izan ohi da eta normalean 3.3 eta 4.6 kw artekoa da ala ere handiagoa edo txikiagoa izan daiteke.

Potentziaren gastua honako ekuazio bidez kalkula daiteke:
Potentzia = Kontratatutako kW kopurua * kW bakoitzeko prezioa * fakturaren egun kopurua
Adibidez = 3,5 kw * 0.1311€/kw * 30 egun = 13.77€

NOLA KALKULATU KONTSUMITUTAKO ENERGIAREN GASTUA

Kasu honetan, kontsumitutako energia kWh kopuruan etorriko da, fakturaren tarte horretan erabili denaren arabera. Ondoren kWh batek prezio finkoa izango du (denbora tartearen arabera) eta berarekin biderkatuz lortzen da kontsumitutako energiaren gastua.

Kontsumitutako energia = Kontsumitutako kWh kopurua * kWh baten prezioa
Adibidea: 275 kWh * 0,1243 €/kWh = 34,18 €

TARIFA MOTAK

Garrantzitsua da kontsumoaren zenbatekoaz gain, noiz kontsumitzen dugun jakitea, lagungarria baita tarifa bat ala bestea aukeratzeko. Hiru mota daude:

Normala: prezio bakarra du eguneko 24 orduetarako eta urteko 365 egunetarako. Eguneko gastua modu erregularrean egiten dutenentzat aproposa.

Ordutegiaren bereizketa: prezio garestiagoa du puntako orduetan, eta txikiagoa besteetan. Elektrizitate gehien noiz kontsumitzen duten dakitenentzat egokia.

Hiru zatitakoa: prezio ezberdinak ditu asteko egunaren eta orduaren arabera; puntako orduak, normalak eta aktibitate gutxikoak bereizten ditu, prezioa handitik txikira ezarriz.

FAKTURA HOBETZEKO AHOLKUAK

EGOKITU KONTRATATUTAKO POTENTZIA ZURE BEHARRETARA

Batzuetan kontratatuta duzun eta benetan behar duzun potentzia ez datoz bat eta horrek ondorio bat du: behar baino gehiago –edo gehiegi– ordaintzea.
Nola kalkulatu behar duzun potentzia? Erabili formula hau:


Zure etxetresna elektrikoen kW guztira x 0,25 + 1 kW = Benetan behar duzun potentzia

Beste aukera bat ere badago, DATADIS plataforman izena-emanda egon ezkero, urte osoko potentzien maximetroak aztertu ahalko dituzu eta horrela potentzia egokiena zein den ikusi (urte osoko maximoko balioa alegia).


Kalkulatutako potentzia zure fakturan agertzen dena baino txikiagoa bada, murrizteko aukera duzu, zure merkaturatzailearekin harremanetan jarrita. Eragiketa hori egiteagatik 9,04 €+BEZ ordaindu beharko duzu (prezio estandarra da).

BADAKIZU BI POTENTZIA EZBERDIN ERE KONTRATATU DITZAZKEZULA?

Ordukako tarifa sistemak baimentzen du puntako orduetarako potentzia bat kontratatzea; eta gainontzekoetarako beste potentzia bat.